MIKROINFORMATIKA SISTEMAK ETA SAREAK

GAITASUN OROKORRA

  • Titulu honen gaitasuna sistema informatikoak, isolatu edo sarean, eta inguru txikiko sareak instalatzea, ezartzea eta mantentzea da. Hau dena, funtzionaltasuna, kalitate eta ingurumenarekiko errespetuz eta indarren dauden protokoloak aplikatuz.

Ikasketa-plana

1.Ikasturtea

Moduluak Orduak
Tresneria muntatzea eta mantentzea 231
Postu bakarreko sistema eragileak 165
Bulegotika-aplikazioak 231
Sare lokalak 231
Informatika-segurtasuna 99
Ingeles teknikoa 33

2.Ikasturtea

Moduluak Orduak
Sareko sistema eragileak 168
Sareko zerbitzuak 189
Web aplikazioak 105
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Irtenbideak

IRTENBIDE AKADEMIKOAK

  • Erdi mailako beste edozein heziketa ziklo ikasteko sarbide zuzena.
  • Teknikari-titulu honek aukera emango du, dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; bai eta beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloekin lotzeko bidea ematen duen Batxilergoaren modalitatea bat baldin badator.
  • Batxilergoko edozein modalitatera sarbidea.

LAN IRTENBIDEAK

  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

Ikusi gehiago