MANTENTZE-LAN ELEKTROMEKANIKOA

GAITASUN OROKORRA

  • Titulu honen konpetentzia orokorra da makineria eta tresneria industriala eta produkzio-linea automatizatuak muntatzea eta mantentzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Ikasketa-plana

1.Ikasturtea

Moduluak Orduak
Fabrikazio-teknikak 231
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak 264
Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak 231
Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak 231
Ingeles teknikoa 33

2.Ikasturtea

Moduluak Orduak
Lotura- eta muntaia-teknikak 105
Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak 189
Linea automatizatuen muntaia- eta mantentzelanak 168
Laneko prestakuntza eta orientabidea. 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

Irtenbideak

IRTENBIDE AKADEMIKOAK

  • Erdi mailako beste edozein heziketa ziklo ikasteko sarbide zuzena.
  • Teknikari-titulu honek aukera emango du, dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; bai eta beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloekin lotzeko bidea ematen duen Batxilergoaren modalitatea bat baldin badator.
  • Batxilergoko edozein modalitatera sarbidea.

LAN IRTENBIDEAK

Titulu hau lortzen duten pertsonek makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten dute lan, beren kontura edo besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Mantentze-lanetako mekanikaria.
  • Industria-muntatzailea.
  • Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
  • Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
  • Linea automatizatuetako mantentzailea.
  • Tresneria-ondasunetako muntatzailea.
  • Automatismo pneumatiko eta hidraulikoetako muntatzailea.
  • Industria-instalatzaile argiketaria.
  • Kontrol, neurketa eta doitasuneko tresneriaren mantentze-lanetako eta konponketako argiketaria.

Ikusi gehiago