CIFP ZORNOTZA LHII
Helbidea: Bº Urritxe z/g
Herria: Amorebieta-Etxano
Posta-kodea: 48340
Probintzia: Bizkaia
Telefonoa: 946730251
e-maila: info@fpzornotza.com

         
   

2020/21 Matrikula

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleena: ekainaren 15etik uztailaren 3ra bitartean. Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 13tik 17ra

Covid-19ren aurkako karetak

  • 2020/03/28 |

Aste osoan, IƱaki, Iragarne eta Aritz gure lankideak, Tknikatik koordinatuta, gure 3D inprimagailuekin karetak egiten aritu dira ospitaleetarako.

Asteburu honetatik aurrera ekoizpenarekin jarraituko dute. Amorebieta-Etxanoko Udalari emango zaio, eta hark banatuko du aurkezten diren beharren arabera.

Animoak Amorabieta-Etxanoko bizilagun guztiei egun hain gogor hauetan

Karetak egiten

 

 

 

 

 

TALGO Fundazioa

  • 2020/03/02 |

Otsailak 26 eta 27an, Maialen Vazquez soldadura eta Galdaragintzako ikasleak, Talgo fundazioak antolatutako soldadura lehiaketan parte hartu zuen. Lehiaketa horretan euskal autonomi elkarteko 12 ikastetxek eta madrildar komunitateko beste bostek parte hartu dute.

Aipatu beharra dago, bere lan onari esker, ekainaren hasieran, madrilera joan beharko du sari banaketak bertan egingo direlako.

Zorionak Maialen.

 

 

 

 

 

LOINTEK-era bisitaldia

  • 2020/02/13 |

Otsailaren 7an Soldadura Galdaragintza eta Metal Eraikuntza zikloak, LOINTEK enpresa ikustera joan ginen. Gure bi zikloekin lotuta dagoen enpresa izanik, oso esperientzi aberasgarria izan zen.

Mila esker zuen harreragatik

 

 

 

Itzalgailuen ikastaroa

  • 2020/02/06 |

Asteazken honetan, otsailak 5, Eusko Jaurlaritzako Prebentzio zerbitzutik, Marivi Carazo, Lan segurtasuneko teknikaria etorri zitzaigun, lan istripuen prebentzioari eta itzalgailuen erabilerari buruzko ikastaroa ematera. Azken hau praktikan jarri genuelarik.

 

 

MAIER-era bisitaldia

  • 2019/11/26 |

Azaroaren 22-an, urtero bezala, Mekatronika Industrialeko bigarren mailako ikasleekin Maier S. Cop enpresa bisitatzera joan ginen. Bisitak bi zati izan zituen, alde batetik planta bisitatu genuen prozesu produktibo osoa ikusteko aukera izan genuelarik. Beste alde batetik ikasleek , oso ondo diseinatutako dinamika batean parte hartu zuten. Dinamika honetan lan postu bat diseinatzerakoan kontutan izan behar diren faktore garrantzitsuenak zeintzuk diren ikusi zuten ikasleek.

Mila esker zuen harreragatik

hueco
hueco

TXOKO