WEB APLIKAZIOEN GARAPENA

GAITASUN OROKORRA

  • Titulu honen gaitasun orokorra, web aplikazioak garatzea, ezartzea eta horien mantentzea egitea da, erabilitako eredua bat edo beste izanik ere, eta teknologia bereziak erabiliz, datuetarako sarrera era seguruan bermatuz eta ezarritako estandarretan eskatzen diren irisgarritasun, erabilgarritasun eta kalitate irizpideak betez.

Ikasketa-plana

1.Ikasturtea

Moduluak Orduak
0483 Informatika-sistemak 165
0484 Datu-baseak 198
0485 Programazioa 264
0373 Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132
0487 Garapen-inguruneak 99
0617 Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
E-200 Ingeles Teknikoa 33

2.Ikasturtea

Moduluak Orduak
0612 Web garapena bezero ingurunean 140
0613 Web garapena zerbitzari ingurunean 180
0614 Web aplikazioen hedapena 100
0615 Web interfazeen diseinua 120
0616 Web aplikazioen garapen proiektua 50
0618 Enpresa eta ekimen sortzailea 60
0619 Lantokiko prestakuntza 360

IRTENBIDE AKADEMIKOAK

  • Aplikazio weben goi-mailako teknikari tituluak, xedatzen diren onarpen-baldintzetan, beste edozein goi-mailako heziketa zikloa ikasteko sarbide zuzena uzten du.
  • Aplikazio weben goi-mailako teknikari tituluak, xedatzen diren onarpen-baldintzetan, unibertsitate graduko tituluetara bideratutako ikasketetara sarbide zuzena lortzea ahalbideratzen du.
  • Gobernuak, Unibertsitate kontseiluak entzun ondoren, berariazko arauan, unibertsitate graduko ikasketak eta goi-mailako lanbide heziketeko kredituen onarpena arautuko du. Baliozkotze erregimenari begira, errege lege dekretu honetan ezarritako gutxienengo iraskaskuntzetan 120 ECTS kreditu esleitu dira, lanbide heziketa honetako lanbide moduluen artean.

LAN IRTENBIDEAK

Lanerako profil hori duten pertsonek beraien jarduera enpresa edo erakunde publiko edo pribatuetan burutzen dute, beraien kontura edo beste batzuentzat lan eginez, eta lana Web inguruneekin erlazionaturiko aplikazio informatikoen garapen sailean egiten dute (intranet, extranet eta internet).

Eginbehar eta lanpostu azpimarragarrienak honako hauek dira:

  • Web programatzailea.
  • Multimedia programatzailea.
  • Aplikazioen garatzailea Web inguruneetan.

Ikusi gehiago